XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gehiegizkoa zitekeen liburuaren horrelako kondenazioa, guk daukagun eskuartekoaren urria ikusi eta gero.
Horregatik, Bitoriano Gandiagaren lehenengo poema-liburua plazaratzea pozbide ederra dela esango genuke euskal poesiarentzat.
Esan beharrik ez dago Gandiagak gerrondoko olerkigintzan duen aparteko garrantzia; eta, bestalde, askoren iritziz
Beraz, bigarren argitaraldi honek juztizia egiten dio liburuari eta aitorpen bat ere bai autorearen poemagintzari.
Azken urteotan euskal poesian nabaritu diren gorahehera guztien gainetik burua jaso duen liburua da, gerrondoko poesi mugimenduan ahaztu eziniko ekarria duena, eta olerki transmisioa egiterakoan oso kontuan hartu beharreko altxor poetikoa.
1. DENBORAREN IKUSPEGIA Liburuak, 1962an plazaratu zenez, zilar ezteiak eginak ditu.Denboraren ikuspegi honek badu adierazgarri denik gaurko irakurleontzat.
Une arretagarrian idatzirik dago: hazkuntza ekonomikoa, askatasun politikoa eta kontzilioa hastapenetan ziren garaietan.
Baina mugimendu guzti hauek mamitzen hasi baino lehenagoko idazlana dugu; eta garaiko
Nihilismoari irtenbide bat zabaltzen diona, baina malenkoniari esatean, erlijio-esperientzia bizi ohi duena.
Bestalde, historia berezia duen olerki-sorta dugu hau, 60. hamarkadatik honantzko poesi mugimenduetan.
Liburu intimista izanik, diktaduraren aurkako frontea eraikitzen ari zen une haietan, ez zen eredugarri gertatu orduko zenbait kultur eragilerentzat.
Poesia sozialak bakarrik zuen zilegi plazan agertzea, mota intimistagoak mututzeraino.
Bitoriano bera ere, nahiz eta